Souletin dialect

A Basque language variety close to Zuberoan may have extended more to the east, into the Central Pyrenees, as attested by placenames and historical records about the Basque peoples (Wascones, qui trans Garonnam et circa Pirineum montem habitant, 'Vascons, who reside beyond [river] Garonne and around the Pyrenees' in the Royal Frankish Annals[citation needed]).

[6] This example of the "Orreaga"[7] ballad composed by Arturo Campion shows some differences between this dialect and the standard Basque (Euskara batua).

Errege Karloman Auritz-berrin dago bere armadareki; zelü ülhünian ezta ageri, ez argizagi, ez izarrik; hürrünian sügar handi batzük argitzen die mendiartetan; Frantzesak khantatzen ari dira herrian; Altabizkarreko üngürünetan entzüten dira otsoen izigarriko orroak, eta holatan Üskaldünek zorrozten dütie beren eztenak eta aizkorak Ibañetako harri eta harbochietan.

Ohe saihetsian bereter batek irakurten dü amoriozko khuntü bat; hürrünchiago Arrolan gaitzak argitzen dü bere Dürandal ezpata famatia, eta Türpin archebisko hona ari dá Jinkoaren Ama saintiari othoitzen.

IIIBereter maytia, — dio Errege Karlomanek; — zer dá gaiazko isiltarzüna hausten dian herots hori?

— Jauna,— ihardesten deio bereterrak; — Iratiko, ichasoa beno zabalago den, oihaneko ostoak dira aiziak erabilten.

Argizagirik ez izarrik ezta ageri zelietan; hürrünian sügar handi batzük argitzen die mendiartetan; Frantzesak ló daude Auritz-berrin: Altabizkarreko üngürünetan otsoak orroaz ari dira, eta Üskaldünek zorrozten dütie bere eztenak eta aizkorak Ibañetáko harroketan.

— Egia dá, Jauna, — dio Arrolanek; — herri hunek nigar eglten dü gützaz orhitzen denian.

Herots hori Üskaldünen gerla-ahairia dá, eta hau da gure omen handiaren azken egüna.

Errege Karloman Aurizberrin dago bere armadarekin; zeru ilunean ez da ageri, ez ilargi, ez izarrik; urrunean sugar handi batzuk argitzen dira mendi arteetan; Frantsesak kantatzen ari dira herrian; Altabizkarreko inguruneetan entzuten dira otsoen izugarrizko orroak, eta horrela euskaldunek zorrozten dituzte beren eztenak eta aizkorak Ibañetako harri eta harkaitzetan.

IIIBereter maitea, — dio Errege Karlomanek; — zer da gaueko isiltasuna hausten duen zalaparta hori?

— Jauna,— erantzuten dio bereterrak; — Iratiko, itsasoa baino zabalago den, oihaneko hostoak dira haizeak erabiltzen.

Ilargirik ez izarrik ez da ageri zeruetan; urrunean sugar handi batzuk argitzen dira mendiartetan; Frantsesak lo daude Aurizberrin: Altabizkarreko inguruneetan otsoak orroz ari dira, eta Euskaldunek zorrozten dituzte beren eztenak eta aizkorak Ibañetako arroketan.

— Egia da, Jauna, — dio Arrolanek; — herri honek negar egiten du gutaz oroitzen denean.